Hautatu hizkuntza

bizikletan zirkulatu Bizieskolarekin

Ikasi zirkulatzen

Ikastaroaren amaieran, bertaratutakoek honako hau lortuko dute:

  • Norberaren oreka menderatzea, maila estatikoan zein dinamikoan.
  • Bizikleta maila dinamikoan kontrolatzea abiadura ertain/altuetan, zirkulaziorako irekitako inguruneetan eta ibilbidean oztopo finkoak edo mugikorrak izanik.
  • Bizikleta maila dinamikoan kontrolatzea, esku bakarrarekin gidatuz edo alboetara segurtasun-begiradak eginez.
  • Taldeko zirkulazioan beste txirrindulari batzuekin segurtasunez moldatzen jakitea.
  • Ohiko trafiko-seinaleen esanahia ulertzea eta kaleetako inguruneen eta trafikoaren inguruko ezagutza eta ulermena hobetzea.
  • Bidean banaka zirkulatuz, txirrindulari-jarrera seguruak sustatzea eta garatzea.
  •  

Erreferentziazko metodologia "Bizikleta Bat gehiago" izenekoan oinarrituko da; metodologia horrek Bizikletaren Aldeko Hirien Sarearen babesa du, eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) erabili izan du ikastaro eta materialetan.

LABICICLETAESBUENA

Euskadi Fundación
Federación Vizcaina de Ciclismo
Ayuntamiento de Arrigorriaga